Krokodiloa ohe azpian

  • Egilea: Mariasun Landa Etxebeste
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2015
  • Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
  • Bilduma: Bioleta saila
  • Orri kopurua: 86
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Juan Kruz Igerabide, Lore Agirrezabal
  • Laburpena:

    Eleberri honen istorioa, protagonista xume batek oinarritzen du. J.J. -k (Juan Jose denak), sukurtsal batean egiten du lan eta bakarrik bizi da. Bere bizitza nahiko normala da; ezer berezirik gabekoa.

    Ohiko zuen goiz batean, bere egunerokotasuna hautsiko duen ezuste bat izango du: krokodilo bat dauka ohe azpian. Krokodilo horren beldurrez, eta egoera ulertzearen beharrez, hiriko txoko guztietan bilatuko du informazioa; medikuak Krokodilitisa diagnostikatzen dion arte.

    Sendagaiak hartuz, bulegoan komunikatu ezinik, eta burua eztanda bidean duelarik, etxean gelditzea izango du onena: bere lankide den Elenak, arazoa ulertzeaz gain, Krokodiloa txikiagotzen lagunduko baitio bertan.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA