Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako bideoak jasota!

2025-03-10

Amaitu da Libru Gaztea lehiaketan parte hartzeko epea eta 240 trailer inguru iritsi zaizkigu Galtzagorrira Bizkaia zein Gipuzkoako 23 ikastetxe ezberdinetatik. Bestalde, norbanakoen kategorian ere 4 booktrailer jaso ditugu!

Liburu irakurrienen artean agertzen dira urteko hautatuak: ArtxipelagoaMundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinezBi gehi bi (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk) eta Queen Kong. Hala ere, beste zenbait liburuk ere izan dute euren booktrailer lana: Ezekiel, Ikusezin, Ezezagunak, Pernando amezketarra, Hormak, Azken dantza New Yorken, Ate atzeko zuloa...

Guztiak ikusgai daude gure webgunean.

Orain epaimahaiaren txanda izango da eta kategoria bakoitzeko euren irabazlea hautatzeari ekingo diote. Era berean, apirilaren 1ean martxan jarriko dugu publikoaren bozka fasea. Egon adi!