- Irakurtzeko zaletasuna sustatu: gazteak irakurketara bideratzen ditu, eta irakurketa horren gaineko idazketa/sormen lan bat ere egitera.
- Gazteen esparru naturala den teknologia berrien eta literaturaren esparrua lotu.
- Ikastetxeetan ezarrita dauden baliabideak erabiltzeko aukera eman: teknologia berriak.
- Gazteak liburuen sustatzaile bihurtu.
- Ikastetxeak eta irakasleak trebatu eta inplikatu, baita liburutegi, argitaletxe eta bestelakoak ere.
- Euskal Haur eta Gazte Literatura zabaldu: liburu horien inguruan gazteek egindako lan originalak denon eskura egongo direlako.
- Euskararen erabilera sustatu: gazteek euskaraz irakurri eta euskaraz sortu behar dute.