AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Ultramorea

  • Egilea: Huston, Nancy
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2012
  • Itzultzailea: Muņoz, Jon
  • Bilduma: Ostiral saila; 40
  • Orri kopurua: 84
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Mikel Ayerbe
  • Laburpena:

    1929ko krack-aren ondoren kokatutako eleberri laburra, eguneroko formatuan eraikia. Neska gazte bat AEBtako herri txiki batean bizi da, bere familiarekin. Berote izugarrien aroan daude, krisiaren zigorrari erantsita giro jasanezinean. Aita apaiza anglikanoa du eta euren bizimodu pobrean duten jateko gutxi hori arlote eta eskaleekin partekatzera behartzen du familia.


    Giro honen erdian Lucy protagonistak eguneroko bat idaztea erabakitzen du, bere 13. urtebetetze egunean. Narrazioak bi hilabete pasatxo irauten du, maiztasun irregular batean idatzitako oharrekin.


    Trama aitak etxera ekarri duen azken gonbidatu gosetuarekin hasten da, ohiko arlotea beharrean mediku gazte segail bat delako: Bernard. Kanadatik ihes egina da, gertakari ilun baten ondorioz mediku agiria galduta. Lucy medikuarekin maitemindu egingo da, samurki, jarrera idolatra batetik gertu. Tramaren korapiloa amaren susmoek kiribildu eta askatzen dute.

  • Prentsako aipamenak:

    Asun Agirianoren kritika Behinolan

ATZERA