AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Tximeletaren oihua

  • Egilea: Jordi Sierra i Fabra
  • Argitaletxea: Ibaizabal
  • Urtea: 2016
  • Itzultzailea: Aitor Arana
  • Bilduma: Ameslari
  • Orri kopurua: 147
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Nobela errealista da, gerran dagoen Ekialde Hurbileko hiri batean kokatua. Kontaketaren zeregin nagusia gerraren eguneroko gordina ikustaraztea da, gaztetxo batzuen begietatik. Bizitzeko oinarrizkoak diren beharrak, gizakia eusten duten balio etikoak, eta antzeko gaiak 12-14 urte bitarteko hiru nerabeen pentsamenduen oinarria izango dira.

    Egun bakar batean, egunsentian hasi eta gauera arteko tartean, bi protagonistek bizi dutena kontatzen da, era kronologikoan, eguna zatitzen duten sei partetan banatuta (egunsentia, goiza, eguerdia, arratsaldea, iluntzea, eta gaua), eta guztiak berrogei ataletan banatuta. Bizirik irauteko erabiltzen dituzten estrategiak erakusten zaizkigu, bai eta inguru latz horretan gaztetxo batek eduki ditzakeen pentsamenduen zertzelada batzuk ere.

    Narrazioa oso bizkor garatzen da, elkarrizketa askorekin eta suspense handiko trama batekin: Protagonista diren bi gaztetxoak, Bishr eta Masud “Mussy”, ehizan aterako dira, auzoa izututa duen frankotiratzailea harrapatzera, auzoko gerra-buru den Jawharren aginduz. Gainera hirugarren kide bat eraman beharko dute eurekin, Abbas. Zeregina ez da nolanahikoa izango eta kontaketak aurrera egin ahala zaila izango da jakitea nor den ehiztari eta nor ehizaki.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA