AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Saguak eta gizonak

  • Egilea: Steinbeck, John
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2012
  • Itzultzailea: Errasti, Iņigo
  • Bilduma: Eleberria; 116
  • Orri kopurua: 158
  • Adina: 16tik gora
  • Laburpena:

     Liburu labur bezain hunkigarria. Deskribapen batez hasten da, eta hasieran, ez dirudi ezer berezia gertatuko denik, baina bi protagonistak agertzen diren une beretik antzematen da gauzak okertuko egingo direla. Gogorra da, emozioak eta sentimenduak oso ongi islatzen ditu, eta zenbait unetan egoerak “ikusi” ere egiten direla esan daiteke. Narratzaile orojakilea ageri da. Liburua hasi eta bukatu leku berean egiten denez, egitura biribila duela esan daiteke. Oso ongi sortutako pertsonaiak ageri dira, eta garaiko giroa eta egoera primeran deskribatzen ditu.


    Hona hemen argumentua: Bi langile, George eta Lennie, leku batetik bestera dabiltza lanean, bata “atzeratu” samarra da eta beti arazoetan sartzen da, besteak bere ardura hartzen du. Elkar babesten dutela esan daiteke. Biek dute amets bera: egunen batean lur sail bat eta etxetxo bat erostea, bertan inoren menpe izan gabe bizi ahal izateko. Untxiak izango dituzte eta Lenniek zainduko ditu. Egun baten, rantxo berri batera agertuko dira, eta han ere Lenniek arazoetan sartuko ote dituen beldur izango da.George. Rantxoko bizimodura egokitzen ahaleginduko dira. Halako batean, susmo txarrenak bete egingo dira. Nagusiaren errainarekin arazoa izango du Lenniek eta alde egin beharko du. Georgek jakingo du non aurkitu Lennie. Erabaki oso gogorra hartu beharko du, nagusiaren semeak aurkitzen badu okerrago izango baita.

ATZERA