AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Orkestra lurtarra

  • Egilea: Harkaitz Cano Jauregi
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2013
  • Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
  • Bilduma: Xaguxar; 193
  • Orri kopurua: 99
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta, Oihana Etxegibel
  • Laburpena:

    Umore eroa aldarrikatzen duen narrazio honetan hatsik hartzeko betarik gabe datoz abentura, harremanak, elkarkidetza, maitemina, eta baita ezagutzazko nozio batzuk ere, musikakoak eta geometriakoak, batik bat.

    Guztira 5 orrialde dituzten 21 atalez osatuta dago.

    Narrazioa abiatzen da Manuk orkestra bat sortu nahi duenean. Pixkanaka-pixkanaka aurkitzen ditu: Aldika biolin- jotzailea; Osoki triangelu-jotzailea eta bere kardantxilo mutua; Lurrinetti anaia tronpeta-jotzaileak eta beraien ahuntza; il castrati Crocanti. Orkestra guztien modura, nahiko entsegu egin ostean, biran joaten dira: Marseilla, Mongolia, New York...

    Atal bakoitzari orrialde ilustratu bat dagokio, kontatutakoaren umore tonuari jarraikiz.

     

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA