AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Nire amak ez dauka erremediorik

  • Egilea: Antxiñe Mendizabal
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2009
  • Ilustratzailea: Morkots
  • Bilduma: Xagu Xar
  • Orri kopurua: 80
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Eleberri honetako protagonista 12 urteko neskatila da eta erremediorik ez duen ama xelebrearekin bizi da Irati. Amak batean artista izan nahi du, bestean naturista, eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasa behar izaten dute aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Baina, Irati oso ulerkor agertzen da amarekiko eta maitasunez onartzen du. Gauzak horrela, Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri kontatzen digu lehenengo pertsonan liburu honetan.

    Ironia, gehiegikeriak eta umorea nahasten diren kontakizunean badirudi ama perfektuaren iruditik aldentzen den bestelako ama baten irudia ematen da.

    Ilustrazioek ere kutsu umoretsua areagotzen laguntzen dute.

ATZERA