AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Ate atzeko zuloa

  • Egilea: Josep Sampere
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2009
  • Itzultzailea: Antton Olano
  • Bilduma: Perzebal
  • Orri kopurua: 147
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Alex bizi den eraikineko igogailua gauza bitxiak egiten hasi da. Bat-batean, gelditu behar duena baino bi solairu beherago gelditzen da igogailua, eta Alexek Olga ezagutuko du horrela. Olgak denbora dezente darama igogailuetako gertakari bitxiak ikertzen eta elkarrekin, misterioaren azkeneraino iristea erabakiko dute, nonbait 30 solairuko eraikineko biztanleen bizitzak eta eraikineko igogailuen artean bada loturarik-eta. Horrenbestez, eraikin misteriotsuaren jokaeraren atzean nor dagoen jakiten saiatuko dira bi gazteak, erabateko ezusteko amaierara iritsi arte.

    Zientzia-fikzioa, beldurrezko generoa eta ukitu surrealistak nahasten diren liburu honetan gaia hasiera batean nahiko harrigarria izanagatik ere, pixkanaka-pixkanaka misterioaren barrunbeetan murgilduko da irakurlea, inoiz ez baita esplizitu egiten beti arriskuan dauden protagonistak zergatik dauden dauden egoeran, ez eta gertaerak ulertzeko bestelako logikazko arrazoibiderik errazten ere. Azaldu baino, iradoki egiten den beldurra lantzen du liburuak. Amaiera erabat ezustekoa eta ezohikoa da, logikari ihes egiten diona baina liburuaren gaia eta tonuarekin erabat bat egiten duena.

ATZERA