AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Amets alokatuak

  • Egilea: Harkaitz Cano Jauregi
  • Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
  • Urtea: 2019
  • Ilustratzailea: Iņaki Holgado
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Lore Agirrezabal
  • Laburpena:

    Garai distopiko batera garamatza komiki honek. XX. mende hasieran koka genezake testuinguruari dagokionez, baina etorkizunekoak diruditen gertakariz harilkatua dago istorioa, izan ere, “droga” berri bat ari da zabaltzen jendartean, jendea besteen ametsak ziztatuz kolokatzen da. Asko eta asko gaindosiak jota daude eta amets-gaindosiz dauden bezeroak artatzen ditu Zorban doktoreak. Baina ez du hori bakarrik egiten. Iraganeko gertakari ilun batek mindutako ikerlari asegaitza da eta berak sortua “droga” berri hori, eta bere lankide zuhurrenen bidez egiten du ametsen trafikoa. Ametsak erauzi, berrerabili, manipulatu eta merkatu beltzean saldu daitezkeen gizarte bat sortu dute Canok eta Holgadok. Misterioz eta intrigaz betetako kontakizun iluna da, baina era berean poetikoa (amaieran batez ere). Harkaitz Canok eta Iñaki Holgadok “Xabiroi” aldizkarirako elkarrekin egin duten laugarren komiki-liburua da eta honek ere aurreko istorioen ildoari heltzen dio “neofuturismoari”.

ATZERA