AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Liburu Gaztea zozketaren irabazleak!

2024-06-13

Liburu Gaztea lehiaketan urtez urte egin izan den moduan, aurtengoan ere Galtzagorri elkarteak zozketa egin du azken edizioko booktrailerrik gustokoena aukeratzeko bozka eman zuten pertsona guztien artean. Aurten, bigarrenez, Bizkaia eta Gipuzkoan zozketa bana burutu da.

Horretarako, eta zozketa ahalik eta modu inpartzialenean egiteko, Bizkaiko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek hautatu dituzte irabazleak Galtzagorrritik emandako zenbaki guztien artean bana hautatuz.

Aurtengo irabazleak Carmen Paternottre Etxeberria donostiarra (Gipuzkoa) eta Ayala Moreno Arranz basauritarra (Bizkaia) izan dira eta e-reader bana irabazi dute. Zorionak!