AURREKO EDIZIOAK > 2023-2024

Gazteak, literatura eta sare sozialak Gonagorri podkastaren azken atalean

2024-06-05

Gonagorri podcastaren atal berria egin dugu. Oraingoan, sare sozialen gaiari heldu diogu eta gaiari buruz mintzatzeko Lili Aranburu, Lili Buru ezizenez ezaguna da sareetan, gonbidatu dugu. Lili Bururekin YouTuben eta Instagramen daukan arrakastaz hitz egin dugu. Jarraitzaile andana dauka, batez ere gazteak, eta jarraitzen badiote liburuen gomendioak egiten dituelako da. Orain urte batzuk ezingo genuke imajinatu ere egin euskaraz ari den booktuber eta bookstragramer batek horrelako sona lortuko zuela. Gonagorri honetan Lili Buruk bere sekretua zein den kontatu digu. Bide batez, Galtzagorrik sortutako Liburu Gaztea eta Booktuberboom proiektuen berri ere eman dugu.

Kontaketa gure lehiaketa horietan parte hartu duen Andere Garabieta gazte bilbotarrak egin du eta liburu gomendioa, Lore Agirrezabalek. Concetta Probanzarena da ilustrazioa eta Gona abestia, Maite Larbururena. 

Entzun HEMEN!