AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Liburu Gaztea literatura sariarentzako deialdia zabaldu zuen 2000-2001. ikasturtearen hasieran lehen aldiz. Harrezkero, ikasturtero errepikatu den deialdia izan da hau, 2012-2013 ikasturtean Liburu Gaztea Lehiaketa Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa bihurtu zen arte.

Irakurzaletasuna sustatzeko asmoa zuen Liburu Gaztea ekimena euskal literaturan urtero burutzen diren beste sarien artean bat gehiago izateko bokazioz jaio zen, baina berezitasun nabarmen eta garrantzitsu batekin: DBHko ikasleak zirela liburuak irakurri eta epaimahaikide gisa jarduten zutenak. Aurretik, Galtzagorriko hautaketa batzorde batek aukeratzen zituen liburuak eta oraindik ere horrela egiten da: 12-16 urte bitarteko gazteentzat urtero euskaraz argitaratutako guztia irakurri eta, kalitate handieneko tituluak hautatzen dituzte maila bakoitzerako.

2012-2013 ikasturtean, beraz, Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa sortu zen eta 2022-2023 ikasturtean, lehenengoz, Bizkaiko ikastetxeetara ere zabaldu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, aurtengoa Bizkaiko 2. edizioa izango delarik. Honako hauek izan dira lehiaketa batetik besterako aldaketa nagusiak: 

Ikasleek parte hartu ahal izateko Galtzagorrik proposatutako liburuen inguruko booktrailerrak egin beharko dituzte. Booktrailer onenen egileek irabaziko dituzte sariak. Nola parte hartu:

Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartzeko booktrailerrak sortu behar dira. Jarraian aipatuko ditugun zerrendetako liburuen artean, titulu bat aukeratu behar da. Booktrailerra liburu horietako batean oinarrituko denez, aurrez liburua irakurri eta landu beharko da, noski.

Liburu Gaztea Batzordeak DBHko maila bakoitzeko liburu bana proposatuko du urtero. Beraz aurtengo proposamenean mailako liburu bat izango duzue. Horrez gain, literatur adituek Euskal Gazte Literaturan ezinbestekotzat jotzen diren liburuen zerrendako liburuak ere lehiaketan sartuko dira. Horietakoren baten booktrailerra ere egin daiteke. Baina, beti ere, maila bakoitzak dagokion adin tarteko liburua aukeratu beharko du. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko liburuen bi zerrendak.

Aurtengo proposamenak

Ezinbestekoak

Booktrailerra sortu ondoren web guneko Booktrailer atalera igo behar da 2023ko martxoaren 3a baino lehen. Horretarako, atal honetako Igo zurea azpiatalean aurkituko duzun formularioa bete eta igo zure booktrailerra webgunera.