AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Itsasoaren atea

Itsasoaren atea
  • Egilea: Miren Agur Meabe
  • Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
  • Maila: DBH 3
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2021
  • Azalpena:

    1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari ama hil zaio eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean ere hasiko da, umezain, Galantenean, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin. Baina ez Elora, ez Ariane, ez dira neska arruntak: beste inork igartzen ez dituen mezuak edota gertaerak hautemateko dohaina izanik, bion artean askatuko dute aspaldiko kondaira tragiko baten korapiloa. Eta garrantzitsuena: Elorak emakume-leinu indartsu baten partaide dela jakingo du. Agian, horrexegatik aurkituko du berak Itsasoaren Atea.

ATZERA