AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Hilketa lokartua

  • Egilea: Agatha Christie
  • Argitaletxea: Igela
  • Urtea: 2008
  • Itzultzailea: Xabier Aristigieta
  • Bilduma: Enigma bilduma
  • Orri kopurua: 349
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Agatha Christiek sortutako Marple andereñoaren intrigazko nobela bizi honetan, iraganean gertaturiko hilketa bat argitu beharko dute Gwenda protagonistak eta bere senarrak. Eta nola ez, ikerketa horretan ezinbestekoa izango da Marple neska zahar, zuhur eta buruargiaren laguntza. Izan ere, Gwendaren ama-ordeak etxetik ihes egin zuen Gwendak hiru urte zituenean, baina badirudi gauzak ez direla ematen duten gisakoak. Agatha Christiren nobela honetako erritmoa ikaragarria da. Liburua irakurterraza izateaz gain, hasierako planteamenduak berehala harrapatzen du irakurlea, ezuste eta intriga osagaiak ezin hobeki dosifikatzen dira eta azken unera arte, irakurleak nekez asmatuko du nor dagoen hilketa lokartuaren atzean. Eta hala ere, irakurleak ezin izango dio hipotesiak behin eta berriro egiteari utzi, betiere hiltzailea nor den asmatu nahian.

ATZERA