AURREKO EDIZIOAK > 2022-2023

Bitartean heldu eskutik

  • Egilea: Kirmen Uribe Urbieta
  • Argitaletxea: Susa
  • Urtea: 2001
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    2002ko Espainiako Kritika Saria. “Bisita” poematik harturiko izenburua: “Bitartean heldu eskutik, eskatzen zigun, / ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi, / maitasun keinu bat besterik ez” (22 or). Hauxe da gaia: ama eta neba droga hartu ondorengo gaixotasunez hiltzera doan drogazale gazte baten ohe ondoan dira ospitalean. Aspaldian ez da protagonista itzartu eta azkeneko hitzak horrexek izan ziren. Poema liburuaren muinean ideia hau: jada ez dugunean ikusten bizitza osoa gure aurrean, maitasun-keinu bat baino ez dugu nahi: eskutik heltzea. Hizkuntza xehez, giza gaiak jorratzen dira, samur bezain eraginkor. Hausnarketarako eta gozamenerako gonbidapen aparta.

ATZERA