Gonagorri podcastaren 17. atala entzungai
Gonagorri podcastaren urteko lehen atala izan da "Umeak beren buruaren jabe" eta Anjel Lertxundi entzuteko aukera izan dugu bertan. Hain zuzen ere, azken aldian horrenbeste entzun diren eta Haur eta Gazte Literaturan izurrite bihurtu diren zuzentasun politikoaz eta zentsuraz mintzatu da. Gaian murgilduta eta begirada apur bat zabalduz, hala ere, Lertxundi gure gizarteaz eta horrek eragiten dizkion kezkez hitz egitera heldu da, haurra ardatz hartuta betiere.
Hamazazpigarren atal honetako kontaketa Juan Kruz Igerabideren ahotsetik entzungo dugu. Bere Oporraldi bat baserrian (Alberdania, 1996) liburuaren pasarte bat irakurri digu, hain zuzen ere, beharbada egun zentsuratuko luketena.
Lore Agirrezabalek Roal Dahl-en Errima errebeldeak (Begiko, 2018) iruzkindu du.
Concceta Probanzaren ilustrazioak jantzi du eta Maite Mutuberriaren Gona abestiaren doinuarekin.
Ez galdu!