Hegoak
- Egilea: Aprilynne Pike
- Argitaletxea: Gero
- Urtea: 2010
- Itzultzailea: Koldo Biguri
- Orri kopurua: 262
- Adina: 14tik gora
- Laburpena:
Hamabost urteko neska baten istorio bitxia kontatzen zaigu hemen. Egun batean “hegoak” aterako zaizkio, eta maitagarri bat dela deskubrituko du.
Institutuko laguna David izango da, bere lagun mina, mutil laguna.
Gurasoak etxe bat saldu nahiko dute, baina ez da hain erraza izango, Tamani maitagarriak azalduko duen bezala. Bizitza errealean Laureli gertatzen zaion guztiak zerikusi zuzena izango du maitagarrien mundu fantastikoarekin…