Harry Potter eta Herioaren erlikiak
- Egilea: J. K. Rowling
- Argitaletxea: Elkar
- Urtea: 2008
- Itzultzailea: Iņaki Mendiguren
- Orri kopurua: 636
- Adina: 12tik gora
- Nork hautatua: Manu Lopez Gaseni
- Laburpena:
Harry Potterren bildumako zazpigarren eta azken liburu honetan, Harry eta bere betiko etsai Voldemort maltzurraren arteko azken norgehiagokaren lekuko izango da irakurlea. Albus Dumbledore maisu eta azti bikainaren heriotzaren ondoren, Harryren eta bere adiskide banaezin Hermioneren eta Ronen eginkizuna Voldemorten horcruxak suntsitzea izango da, baina eginkizun horretan bestelako gertaerek ere izugarrizko garrantzia izango dute, beti ere azken helburua Voldemortekin amaitzea izanik. Bidean hainbat pertsonaiaren heriotzarekin ere aurkituko gara, tartean Sirius Snape pertsonaia ezagun bezain anbiguoaren hilketarekin, zeina ongiaren edo gaikiaren alde borrokan ari zen ez den argituko azken unera arte. Azken gudua, hain zuzen, Hogwarts azti eta sorginen eskolan gertatuko da, Harryren aldekoen eta aurkarien artean. Harry Potterren bilduman hain esanguratsuak diren ezaugarriak (fantasia, abentura, gertaera korapilatsuak…) berriro errepikatuko dira ale honetan, baina Harry eta bere adiskideak adinean gora doazen neurrian (jadanik 17 urte bete ditu Potterrek), bestelako gaiek ere lekua hartuko dute kontakizunean: lehenengo maitasunak, jeloskortasunak, adiskideen arteko tirabirak… Azken finean, saga baten azken ale batek behar dituen osagai guztiak biltzen dira liburu honetan, baita liburuko gertaerak jazotzen direnetik hemeretzi urte beranduago kokatzen den epilogo bat ere, non jakingo dugun Harry Poterren abentura amaigabeek nolako amaiera duten.