AURREKO EDIZIOAK > 2021-2022

Gose Jokoak

  • Egilea: Suzanne Collins
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2009
  • Itzultzailea: Koro Navarro
  • Orri kopurua: 419
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Mikel Ayerbe
  • Laburpena:

    Etorkizun hurbil bateko Iparramerikako gizarte gatazkatsuan girotzen da liburua. Hondamendi baten ondoren, Panem deritzon nazioa 12 barrutitan banatuta gelditu da eta Kapitolioa nagusitu zaie gainerako barrutiei. Ordainetan, Kapitolioaren aginpide tiranikoaren mende bizi dira gainontzeko barrutietako biztanle guztiak. Horren adierazgarri dira urtero antolatzen diren Gose Jokoak: zozketa bidez barruti bakoitzetik bina neska-mutil aukeratzen dituzte ondoren Kapitolioari tributu gisa eskaintzeko, 24 gazteak borroka esparru jakin batera eraman eta bata bestearen aurka heriotzaraino borrokatzera behartzen dituzte, irabazle bakar bat izan arte. Guztia reality show bat balitz bezala telebistan erretrasmitituz eta Panemeko biztanle oro Jokoak hasieratik amaierara jarraitzera behartuta daudela.

    Kontakizun guztia lehenengo pertsonan narratzeak Katniss 16 urteko neskatila protagonistaren azalean sartu eta gertaerak hurbilagotik bizitzera eramango du irakurlea.

    Best-seller kutsuko liburu bizi hau trilogia bateko aurreneko alea da eta zinemarako moldapena ere hurbil da.

ATZERA