AURREKO EDIZIOAK > 2021-2022

Efektu bereziak

  • Egilea: Jordi Sierra i Fabra
  • Argitaletxea: Ibaizabal
  • Urtea: 2017
  • Itzultzailea: Iraitz Urkulo
  • Bilduma: Ameslari
  • Orri kopurua: 212
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Antonio, 17 urteko Bartzelonako gaztea, talentu handiko atletatzat dute denek, pasa den urtean bi aldiz gainditu baitzuen bere marka 1500 metroko proban. Baina harrezkero, urtea pasa da eta ez du marka hobetzea lortu, tamalez ezinbestekoa duena hurrengo Joko Olinpikoetara joateko plaza lortzekotan.

    Kezka iturriak alabaina ez dira hor bukatzen mutilarentzat. Aitona atleta izandakoa da, eta antzeko egoera batean huts egiteagatik bizi guztia jota pasa du; aitak minbizia dauka eta gainbeheran doa, inori lagundu ezinik. Andregaiarekin duen harremana ere ez da unerik gozoenean, eta kirolari txit segail batek etengabe limurtzen du berarekin ohera dadin.

    Dena ezin okerrago dagoenean korapiloa are eta gehiago estutuko zaio, entrenatzaileak marka hobetzen lagundu ez, eta gainera bide okerretik jotzea proposatzen dioenean...

ATZERA