AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Ezezagunak

Ezezagunak
  • Egilea: David Lozano
  • Maila: DBH 3-4
  • Argitaletxea: Giltza
  • Urtea: 2019
  • Azalpena:

    Eleberri berezia da “Ezezagunak”, erritmo handikoa eta irakurle gaztea seduzitzeko baliabideak sobera dituena. Bi plano narratiborekin abiatzen da liburua. Batetik maitasun topaketa bat, Bartzelonako Santseko McDonaldsean, twitter bidez elkar ezagutzen duten neska adingabea eta hiruzpalau urte zaharragoa den mutila aurrez aurre jarriko dituena. Azken hilabeteotan zaletasun eta sekretuak partekatu dituzte, baina jokozelai birtualak emandakoa errealitatean baieztatzeko egin dute hitzordua. Benetakoa da sentitzen duten erakarpena, ala sarearen amarrua? Bestetik thriller eleberrien ezaugarriak dituen kontakizuna eskaintzen zaigu. Zubibide baten azpian agertu den mutil gazte baten gorpua aurkitu dute. Itxura guztien arabera buruz beste eginda. Halere, komisarioak errezeloa du heriotza hori ez dela dirudiena. Susmoak froga bihurtuko zaizkio, apurka, bere ahalegin setatsuan.

    Bi hari paralelo hauek hasieratik behartzen dute irakurlea tentsioan egotera, elkar lotzen dituen pistak zelatatzera, pertsonaia guztiekin mesfidati jokatzera.

    Maisuki eramaten du tentsioa David Lozanok idazleak, ez da harritzekoa lortutako EDEBÉ Gazte Literatura Saria.

ATZERA