AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Nikolas Txiki. Historia ezezagun gehiago

  • Egilea: René Goscinny
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2008
  • Itzultzailea: Koro Navarro eta Josu Zabaleta
  • Ilustratzailea: Jean-Jackes Sempé
  • Orri kopurua: 365
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Lore Agirrezabal
  • Laburpena:

    Nikolas Txiki, 80ko hamarkadan sortutako haur literaturako klasiko bat da eta esku artean dugun libururako, Goscinnyren alaba izan da bere aitaren istorioak gordeta geratu ziren ale-kopurua bildu eta Sempéren irudien laguntzaz atera dituena. Istorio asko, eskolaren inguruan gertatzen dira, beste batzuk kalean, etxean, igerilekuan… baina 45 pasadizoak, barregarriak, errealistak eta pixka bat ironikoak dira. Nikolasen lagunak ere garrantzi handia dute eta gaur eguneko umeak beraiekin identifikatzea ere erraza da, bakoitzak dituzten ezaugarriengatik arketipo gisa ere ikus daitezkeelako: aberaskumea, tripazorroa, indartsua, azkarra… Goscinnyk garai bateko umeei buruzko istorioak kontatzen dizkigun arren, gaur egun ere hurbilekoa egiten da, pertsonaiei gertatzen zaizkien gauzak haurtzaroko ohiko gertaera eta bizipenak diren neurrian

ATZERA