AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Maitasuna da geratzen den bakarra

  • Egilea: Agustín Fernández Paz
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2009
  • Itzultzailea: Uxue Alberdi
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Manu Lopez Gaseni
  • Laburpena:

    Zaila da Agustín Fernández Paz galiziar idazle handiaren obra bakar bat aukeratzea. Goizegi hil baino urte batzuk lehenago irakurle gazte helduei zuzendutako ipuin bilduma honen alde egin dut azkenean, liburuko hamar ipuinek Agustínen literaturaren osagai guztiak biltzen dituztelako: ipuinarekiko zaletasuna, istorio hunkigarriak, literatura-erreferentzia ugari, fantastikotasuna, ikuspuntu bitxiak, emakume-ahotsak… Liburu honek Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso zuen 2008an.

ATZERA