AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Jessicaren itzala

  • Egilea: Andrew Norriss
  • Argitaletxea: Desclee
  • Urtea: 2017
  • Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra
  • Orri kopurua: 184
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Liburu berezia da, espero ez den bidetik jotzen duena, irakurlea behin baino gehiagotan harrituz, kontaketa arin batean txertatutako mezu batekin, uste baino sakonagoa gertatzen dena.

    Hildakoak ikusten dituen mutiko baten eta hildako neskato amnesiko baten adiskidetasun harremanarekin hasten da kontaketa, eta terrore leuneko istorio bat abiatu dela ematen du. Baina ez. Kontaketak aurreratu ahala izu istorioekin zerikusi gutxi duela ohartzen da irakurlea --ordurako adiskidetasunaren eta pertsonaien biografiak ematen dituen beste gai batzuetan murgilduta--, eta otu lekioke adiskidetasuna goratzeko saio bat dela liburua, adiskidetasuna azaleko desberdintasunen gainetik dagoela, eta abar. Edo, agian, irakurle begi-artezagoak pentsa lezake bulliyng kontuez hasiko dela liburua... Baina ez. Edo bai, hori ere bai. Baina ez, oraindik beste bira bat emango baitio kontaketak hariari. Edo bi...

    Esan litekeena da idazleak mezu baikorra zabaldu nahi duela obra honekin, eta irakurlea entretenitzeaz bat, hezigarria den hausnarketaren bat edo beste eginarazten duela.

    Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketako publikoaren saria 2018-2019. Norbanakoen kategoria:

     

ATZERA