AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Jamilia

  • Egilea: Txingiz Aitmatov
  • Argitaletxea: Elkarlanean
  • Urtea: 1994
  • Bilduma: Branka
  • Orri kopurua: 108
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Migel Asiain
  • Laburpena:

    Bigarren mundu-gerran gaude. Tropa sobietarrak heriosuhar ari dira armada naziaren kontrako borrokan. Bienbitartean, Kirgizistan urruneko erretagoardian haur, zahar eta emakumeak gelditu dira, jo eta ke lanean garia biltzen eta soldaduentzat bidaltzen. Jamiliak ere frontean du senarra, eta frontetik dator Daniar ere, soldadu zauritu bat, denek gizajotzat daukatena. Daniarrek, ordea, inork baino arima sakonagoa du, eta nobelako kontatzailearekin batera ikusiko dugu amodioa loratzen Jamilia eta Daniar lotsatien artean. Louis Aragon idazle frantziarrak idatzi duenez, “munduko maitasun-istoriorik ederrena da… Istorio laburra eta aldi berean izugarri handia. Maitasun-istorio bat, hitz bakar bat ez duena soberan, ezta esaldi bat ere bihotzean bere oihartzuna ez daukana”.

ATZERA