AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Hiriko baratzean

  • Egilea: Jabi Santa Cruz
  • Argitaletxea: Pamiela
  • Urtea: 2008
  • Ilustratzailea: Josemi Goyena
  • Orri kopurua: 86
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    Poesia bilduma honetan, egileak industria osteko eremu batean bidaia bat proposatzen du. Naturak porlanaren barnean bideak lehertzen ditu oroimenari lekua eginez. Natura desagertzearekin batera, hainbat hitz eta izaera ezkutatu egin dira, eta oroimenean bakarrik aurkituko dute lekua. Omenaldi desberdinak egiten dizkio autoreak bere inguruko pertsonaia eta lekuei, beti ere tonu existentzial bat erabiliz, bere sentimenak agerian uzten ditu zorrotz. Bertsoen sorrerei begira, batez ere erritmoan oinarritzen ditu bere ahapaldiak modu libre batean. Hala ere, hainbat poemek haikuen forma dute. Azalaz gain, liburuak hainbat ilustrazio tartekatzen ditu kapituluetan zein kapitulu artean: pintore ezagunen obrak dira.

ATZERA