AURREKO EDIZIOAK > 2020-2021

Gezurrezko natura hila

  • Egilea: Marinella Terzi
  • Argitaletxea: Ibaizabal
  • Urtea: 2013
  • Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola
  • Bilduma: Ameslari
  • Orri kopurua: 166
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Erraz irakurtzen den liburua da, oso erritmo azkarra baitu. Bi konturen inguruan aritzen da nagusiki: batetik, Ingridek bere urtebetetze egunean jaso duen opari berezia dago, birramonaren egunerokoa; eta bestetik, Ingrid eta bere gelakide Jacoboren arteko harremana, adiskidetasunetik maitasunera jauzi egiteko zalantzan.

    Protagonista Ingrid da, Madrilen bizi den neska bat. Argi du, ustez, askea izan nahi duela eta ez duela adiskidetasuna beste loturarik nahi. 16 urte bete dituen egunean, bere birramonaren, Carmen Beltránen, egunerokoa jaso du, familiako tradizioa baita hau oparitzea. Eguneroko hori irakurri ahala, ordura arte ez zekizkien gauzak jakingo ditu, bai bere familiari buruz eta bai XX. mende hasierako emakume artistei buruz.

    Narrazioak bikotekideen arteko harremanei buruzko hausnarketa egiteko bidea ematen du. Liburuak pertsonaien ezaugarri psikologikoen berri ematen du, eta oso ongi islatzen du, batez ere birramona zein garaitan bizi zen eta garai hartako ezaugarriak.

    14 kapitulutan dago banatua, eta gehienetan egunerokoaren berriak eta Ingriden gorabeheren berriak tartekatzen ditu.

ATZERA