Oskar eta andre Arroxa
- Egilea: Eric-Emmanuel Schimitt
- Argitaletxea: Elkar
- Urtea: 2008
- Itzultzailea: Miren Artetxe
- Bilduma: Xagu Xar
- Orri kopurua: 93
- Adina: 12tik gora
- Laburpena:
Eleberri labur honek errealismo handiko istorio gogor bat biltzen du. Hamar urteko Oskarrek bizitoki berria du: ospitalea. Hantxe ezagutu ditu, bera bezala, minbiziak jota dauden lagunak, eta baita Andre Arroxa ere. Azken honek eginkizun berezia proposatzen dio: Jainkoari gutunak idaztea. Oskar sinestuna ez izan arren, proposamena onartzen du eta idazteari ekiten dio, bizitzako azkeneko hamar egunetan. Horrez gain, jolas bitxi batean murgiltzen da: egun bakoitza hamar urte izango balira bezala bizitzea, hain zuzen. Era horretan, Oskarrek hamar egunetan bizitza osoa bizitzeko aukera du, bizitzako aro guztiak ezagutzekoa: haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna eta azkenik, zahartzaroa. Horrela, gutunetan jasotzen ditu lagunekin eta Peggy bere neska maitearekin bizitakoak, baita eguneroko bestelako gertakizunak ere: zalantzak, ilusioak... Tonu alaian idatzia dago, nahiz eta gaia gogorra izan. Heriotza naturaltasunez landuta dago, modu gozoan eta ikuspegi baikorraz.