Nora ez dakizun hori
- Egilea: Irati Jimenez
- Urtea: 2009
- Orri kopurua: 240
- Adina: 16tik gora
- Nork hautatua: Mireia Delgado Exposito
- Laburpena:
Bi istorio lotzen dituen eleberri honetan denboran aurrera eta atzera egingo dugu. Zenbaitetan horrek nahasi gaitzake baina apurka-apurka iragana-oraina eta istorio bien arteko harremana ulertzen eta kokatzen joan gaitezke. Alde batetik Martin argazkilaria, munduan zehar egindako argazki desberdinetan pertsona berdina agertzen dela konturatuta, gauero irrati-programa bera entzuten duen Elias zaharraren etxean bizi dena. Bestetik, Nora, irrati-esataria, bizi izan duen bizitza gogorraren amaiera gertu duen amonaren etxean bizi da, ama berarekin haurdun zegoela istripuz hil zitzaiona.