AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Itzalak bizi diren lurraldea

  • Egilea: Alberto Ladron Arana
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2015
  • Bilduma: Taupadak, 45
  • Orri kopurua: 289
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    Jon eta Rikka Bermas (protagonistak) kaleko umeak dira. Arkam-eko bazterretan jendeari buruzko informazioa jaso eta Inperioko Segurtasunari pasatzen irabazten dituzten txanponei esker bizirauten dute. Arkania-ri buruzko datuak jasotzeko aginduarekin hasten dira gauzak nahasten. Arkanian Bdaztia ari da erlijio berria sustatzen eta jendea asaldatzen, hango herria matxinatzeko puntuan dago.

    Gesaldan presondegira eraman dute Rikka. Azeri Gorriarekin jarri dute harremanetan Jon eta gatz-basamortuko presondegira joango dira biak, lagunak libre uztera. Maisua askatuko dute, Rikka ezin askatu. Bat eginda hirurak (Maisua, Azeria eta Jon) abiatuko dira Apirilia-ra, liburuzainek bere Dorre Berdean gordetzen duen Diesirae ezpata eskuratzeko, hau baita Arkania-ko dragoia akaba lezakeen arma bakarra. Behin ezpata magikoa lortuta, Mei-Ottokar jauregirainoko bidaian jarrituko dute.

ATZERA