AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Hegoalderantz ihesi

  • Egilea: Juan Madrid
  • Argitaletxea: Giltza
  • Urtea: 2008
  • Itzultzailea: Koldo Biguri
  • Bilduma: Periskopioa
  • Orri kopurua: 182
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Andaluzian, Salobreña herrian girotzen da Juan Madridek sortutako istorioa, hain zuzen ere, Salobreñako Riverside Palace hotelean. Bertan darama urtebete Tomas gazte marokoarrak morroi lanetan. Gau batean bezero berriak iristen dira: Kristina emakume heldua eta haren alaba gaztea Clara. Une horretatik aurrera gauzak aldatzen hasten dira, batez ere Kristinak Tomas bitxi baten desagerpenaren errudun jotzen duenean. Baina Tomasek sortutako susmo horiez gain, beste susmo eta istorio ustelak ere agertzen dira: italiar mafiaren ekintzak, harribitxien lapurreta, eta espekulazio urbanistikoa, besteak beste. Horrek guztiak istorioaren argudioa korapilatzen du, eta flashback teknikaren bitartez istorioak elkarren artean ederki gurutzatzen ditu Juan Madridek. 2008an Edebé gazte literatura saria jasotako eleberri honetan idazleak, ohi duen moduan, istorioen azpian mugitzen diren hainbat gai landu ditu: korrupzioa, mesfidantza, arrazismoa, homofobia, aurreiritziak eta injustizia (nahiz eta sarritan egoerak eta topiko batzuk muturreraino eramanak dauden). Helburu nagusia, dudarik gabe, gazteen artean hausnarketa bideratzea izanik.

ATZERA