AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Errima errebeldeak

  • Egilea: Roald Dahl
  • Argitaletxea: Begiko
  • Urtea: 2018
  • Itzultzailea: Joseba Santxo
  • Ilustratzailea: Quentin Blake
  • Orri kopurua: 64
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Lore Agirrezabal, Manu Lopez Gaseni
  • Laburpena:

    Ipuin bilduma hau zenbait ipuin klasikoren berrirakurketa librea da, hitz neurtuan emana, umore eta ironia handiarekin: “Mari errauskin”, “Jon eta babatxo miragarria”, “Edurne zuri eta zazpi ipotxak”, “Urre Kizkur eta hiru hartzak”, “Txanogorritxo eta otsoa” eta “Hiru txerritxoak”. Ipuin klasikoak eraldatuta eskaintzen dizkigu Dahl-ek, batzuetan ia klasikoen antagonikoak.

    Bigarren argitalpen hau itzulpen gaurkotu edo zuzendua da. Lehenengo argitalpenarekin alderatuz, formatu eta testu aldaketak egin dira. Jatorrizkoan istorioak segidan idatziak agertzen ziren, orain, aldiz, paragrafoetan banatuta daude, irakurketa erraztuz. Ingeleseko jatorrizko bertsioan testuak segidan agertzen dira. Euskarari dagokionez, lehen edizioarekiko zuzenketak eta gaurkotzeak nabarmenak dira.

    • Mari Errauskin: aurreko guztiak sasi-bertsioak direla dio, eta honako hau heavyagoa dela. Hemen printzea ez dela onbera, ahizpekin akabatzen baitu eta Errauskinek argi du nora, nola eta norekin egon nahi duen maitagarriari berak adieraziz zer nahi duen eta ez alderantziz. Bukaeran ez du gizon aberatsik nahi, ona baizik.
    • Jon eta babatxo miragarria: ama zakarra zeharo haserretzen da semeak behia baba truk saltzean. Landarea urrezkoa ernetzen delarik, semea aberastasun bila igotzen da, baina goiko erraldoiak usain hartzen diolarik beheraka doa azkar. Goian zein dagoen abisatu arren, amak gorako bidea egiten du, urre gose. Jon, erraldoiak ez usaintzeko moduan ongi garbitu ostean, berriz igotzen da. Ama jan berritan siestan dagoen erraldoia ez da esnatzen Jon garbi-garbiarekin. Urre mordoa lapurtu eta isilka behera doa mutikoa. Hortik aurrera bere burua garbitzeko prest agertzen da.
    • Edurne Zuri eta zazpi ipotxak: gaur egun kokatuta dago, auto-stop, hiria... Ipuin klasikoaren garapenarekin abiatu ondotik, Edurnek ipotxekin bat egiten du hirian. Hauen apustu zaletasuna ezagututa, ispilua lapurtzen du eta ipotxei oparitu, hauek zaldi lasterketetan apustu eginez aberasteko.
    • Urre Kizkur eta hiru hartzak: idazleak hasieratik Urre Kizkur ez du gustuko. Hartzen etxean sartu eta gero egiten dituenak neskatoa gaizki hazita dagoela erakusten dutela dio, eta zigorra merezi duela. Azken bertsoetan amaiera aldatzeko baimena eskatzen du, eta hartz aitak hartz kumeari neskatoa jateko iradokiz amaitzen da. Ilustrazioak ematen dio amaiera ipuinari.
    • Txanogorritxo eta otsoa: Hasieran otsoa amonaren etxera doa, eta jan egiten du. Jarraian Txanogorritxoren zain geratzen da. Neskatoa iristean, betiko galderekin hasten da, baina azken unean otsoa pistolarekin akabatzen du eta otso larruzko beroki berria egiten du.
    • Hiru txerritxoak: ohiko egitura mantentzen da, baina otsoak lehen eta bigarren txerriak jan egiten ditu. Bukaeran hirugarren txerriak Txanogorritxori deitzen dio laguntza eske. Neskatoak otsoa hiltzen du, baina baita txerria ere, eta bigarren otso larruzko berokiarekin, zein txerri larruzko maletarekin etxera bueltatzen da.
ATZERA