AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Altxor uhartea

  • Egilea: R.L. Stevenson
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2008
  • Itzultzailea: Maria Garikano
  • Bilduma: Ateko Bandan
  • Orri kopurua: 312
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Migel Asiain, Itziar Zubizarreta, Oihana Etxegibel, Juan Kruz Igerabide
  • Laburpena:

    Literatura unibertsaleko liburu entzutetsu hau, oso egokia da abenturazaleentzat. Besteak beste, protagonista gaztetxo bat izanik irakurleek euren burua islaturik ikus dezaketelako. Liburuan agertzen diren pertsonaiak ezin hobeki eraturik daude. Protagonista eta bere laguntzaileak ondo deskribaturik daude, balore pertsonal handikoak dira, onak, guztien onura nahi dutenak eta pertsona on zein gaizkileekin beti zuzen jokatzen dutenak (nahiz eta sarritan zalantza uneren bat ere izaten duten). Halaber, antagonista eta bere laguntzaileak ere ezin hobeki eraturik daude, pertsona oso zital eta gaiztoak dira, beren interesari baino begiratzen ez diotenak. Dena den, antogonistak bere laguntzaileek baina bihotz hobea du eta mutikoarekin zuzentxeago jokatzen saiatzen da. Ekintza keta gertaerak emozioz beterikoak dira, akzioa entretenegarria da eta orriz orri, tramaren bilakaerak irakurlearen interesari helduko dio. Horrez gain, piraten inguruko iruditeria guztia ere nobela honetan biltzen da eta azkenaldiko zenbait film eta komikietako hainbat erreferentzi nondik datozen ikusi ahal izango du irakurleak.

ATZERA