AURREKO EDIZIOAK > 2019-2020

Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz egin ohi da. Bideo digitalen formatu ohikoenekin sortu eta telebistaz nahiz Internet bidez hedatzen da.

Liburuak iragartzeko ez ezik, irakurzaleak eta zale ez direnak liburuak irakurtzera motibatzeko ere balio du booktrailerrak.

Lehenengo booktrailerra 2003an iragarri zen Shreveport-eko (Lousiana, AEB) liburuen biltzar batean. Christine Feehan-en Dark Symphony izan zen.

Modu askotako booktrailerrak daude: erabat antzeztuak, bideo animazioak, musikaz, testuz nahiz ahotsez lagundutako argazki muntaiak eta abar. Gehienetan booktrailerrek liburuan agertzen den materiala erakutsi ohi dute, baina ezinbestean trailer itxura izan behar dute.

Booktrailerrak bideoak partekatzen diren sareko web gune gehienetan aurki daitezke.