AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

Violet Park-en bidetik

  • Egilea: Jenny Valentine
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2008
  • Itzultzailea: Iņigo Errasti
  • Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
  • Bilduma: Ostiral saila
  • Orri kopurua: 222
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Asun Agiriano
  • Laburpena:

    Modu autobiografikoan aurkezten du bere burua eleberri honetako protagonistak, Lukas Swainek, 16 urteko gazte londrestarrak. Anaia, arreba eta amarekin bizi da aitak alde egin zuenetik, duela 11 urte. Gau batean, ordea, ezusteko handi bat gertatzen zaio: taxi bulego batean Violet Park piano-jotzailearen errauts kutxa aurkitzen du, abandonatuta. Violet ezagutzeko zirrara sortzen zaionez, Lukas buru-belarri murgiltzen da hainbat enigma argitzera eramango duen ikerketan. Horrela, gaztetxoak bere familiako hainbat kontu deskubrituko ditu Violeterekin konexioa eginez. Horrek hausnarketara bideratuko du, pixkanaka heldutasunerantz bidea eraikiz. Bakarrizketa nagusituz, idazleak gai sakon eta garrantzizkoen inguruan hitz egiten digu: gurasoen arteko harremanak, familiako gorabeherak, adiskidetasuna, leialtasuna, eutanasia eta gurasoen inguruko mitifikazioa, besteak beste. Liburu interesgarria iruditzen zait, bai gazteentzat, baita helduentzat ere. Itzulpena ere oso egokia da; hiztegi aberatsa izan arren, kontakizuna erraz jarraitzen da.

ATZERA