AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

Sinbad deitzen zidan

  • Egilea: Francisco Castro
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2018
  • Itzultzailea: Jorge Giménez Bech
  • Ilustratzailea: Manel Cráneo
  • Bilduma: Osinberde saila
  • Orri kopurua: 136
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Eleberri soziala da, familiako inkomunikazioa eta adinen arteko harremanei buruz hausnartzen duena.

    Narratzaileak 10 urte baditu ere, senideen eta gertaeren erradiografia ahaltsua egitea lortzen du.

    Idazleak, bere aldetik, amaiera arte askatzen ez den kontakizuna harilkatu du, era batean zeina misteriozko kontakizun bat dirudien, baina beldurrik pasa behar izan gabe.

    Paulok 10 urte ditu eta gurasoekin eta aitaren partetiko aitonarekin bizi da. Aitonak Alzheimer gaitza du eta, aitak lana bertzerik ez duenez buruan, ama da aitonaz arduratzen dena.

    Gaitza dela eta, aitonak behin eta berriz errepikatzen ditu gauzak eta pertsona bakar batez oroitzen da, bere biloba maiteaz, Pauloz. Ez dio Paulo deitzen, Sinbad baizik, aitonaren buruan, biak piratak baitira. Arras ongi pasatzen dute elkarrekin, baina, otsaileko egun batean, aitonak etxetik alde egiten du, jakiten baitu Pauloren gurasoek egoitza batera eraman nahi dutela. Paulok aitonaren eskutitza jasoko du eta bere bila abiatuko da.

    Paulori esker istorioak bukaera zoriontsua izango du; zoriontsua baina errealista.

ATZERA