AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

Kortsarioen ostatua

  • Egilea: Dani Fano
  • Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
  • Urtea: 2015
  • Ilustratzailea: Dani Fano
  • Bilduma: Xabiroi
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    XVII. mendea, Donostia itsaslapurren bilgune. Ostatu batean itsasgizonak elkartzen ziren, trago batzuk hartzera eta, bide batez, beren bizipenak eta abenturak kontatzera. Bizipenak ez ziren batere samurrak, itsasoa arriskuz betetako bizimodu zaila baitzen, askotan heriotza zekarrena. Eta gehienetan bezala, pobre eta ahulentzat beste aukerarik ez zen izaten, eta nahi eta ez nahi, horixe hartu behar ogibide.

    Sei istoriotako komikia; istorioetan zehar Euskal Herriko historiaren garai eta bizimodu garrantzitsu baten berri ematen da, orain arte ezezaguna izan dena: Kortsarioa. Istorio bakoitza, asmatua bada ere, benetako gertakari eta pertsonaietan oinarrituta dago. Eta hain justu, istorio bakoitzaren bukaeran, oinarri izan duen gertakari eta pertsonaien berri ematen da: Ternuko arrantza, itsas estrategiak, elizaren boterea, euskal mitologia, emakumearen papera, tortura, Indiarako bidaiak …

    Komikiak berehala harrapatzen zaitu, istorioek oso kutsu erreala baitute. Gordinak dira kontakizunak; fantasiak eta magiak ez dute tokirik. Ez dago euskal itsasgizonen izaeraren inolako idealizaziorik. Hauen artean denetik baitago: pertsona onak eta gaiztoak; zintzoak eta maltzurrak; langile finak eta etxekalteak.

    Dokumentazio lan bikaina, gure historiari buruzko ezagutzari oso kontuan hartzeko ekarpena egiten diona.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA