AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

Harry Potter eta odol nahasiko printzea

  • Egilea: J. K. Rowling
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2007
  • Itzultzailea: Iņaki Mendiguren
  • Ilustratzailea: Dolores Avendaņo
  • Bilduma: Potterren saga
  • Orri kopurua: 600
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Manu Lopez Gaseni
  • Laburpena:

    Bilduma honetako azken aurreko liburua da. Une honetara iritsiak, irakur daiteke ale hau bakarrik, izenburu hau soilik, baina askoz hobeto ulertzen da saga osoa jarraitu badugu. Rowling idazle trebea da eta magiazko mundu berezia, bere koordenada propioetan guztiz koherentea dena, sortu du. Makiltxo eta erratz magikoen atzetik badago nolabait gure munduari kritika eta giza harremanei buruzko gogoeta sakona: Potterren badago arrazakeriaren kontrako ekimena, integrazioaren aldeko ahalegina eta lobbyen, sekten eta talde ezkutuen deskalifikazioa. Hau guztia, zeharka adierazia, dotrina eman gabe, istorioaren harian errotuta. Ezin ahaztu, gurean, Iñaki Mendigurenen itzulpen lan bikaina.

ATZERA