AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

Errima errebeldeak

  • Egilea: Roald Dahl
  • Argitaletxea: Zubia
  • Urtea: 2001
  • Itzultzailea: Joseba Santxo Uriarte
  • Ilustratzailea: Quentin Blake
  • Bilduma: Sail berezia
  • Orri kopurua: 32
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    Liburu honetan, errima hartuko du konplize sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Mari Errauskinek bazterrak harrotuko ditu jauregiko dantzalekuan, Edurnezuri auto-stopez ibiliko zaigu batetik bestera, Hiru Txerritxoek Txanogorritxori eskatuko diote laguntza. Eta Otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu, bai horixe!

  • Prentsako aipamenak:

    Asun Agirianoren kritika Garan


    - Mondragon Unibertsitateak argitaratua Roald Dahl idazle galestarra (Llandaff, 1916 – Oxford, 1990) bihurria dugu inondik ere. Alegia, oso gustuko du jende helduaren mundu arrazionala hankaz gora jartzea. Liburu honetan, errima hartuko du konplize sei ipuin klasiko ezaguni (Mari Errauzkin, Jon eta babatxo miragarriak, Edurne zuri eta zazpi ipotxak, Urre kizkur, Txanogorritxo eta Hiru txerritxoak) buelta emateko. Izan ere, haurren istorioak helduen munduan eta helduen pentsaeraz idatzi ditu Dahlek. Horrela, ipotxek nahiz eta 7 izan, pentsaera eta izaera berezia izango dute, otso gaiztoak ironia erabiliko du gehienbat eta Edurne Zuri eta Mari Errauzkin ez dira apalak eta maitagarriak izango. Ez horixe!
    Ipuinak bertsoz idatzia daude, errimaturik, eta kontakizunetan umorea eta ironia dira nagusi. Ipuinei darien ironia hain nabarmena eta bihurria izanik, 52 orrialde dituen liburua irakurtzeko adin tartea zehaztugabekoa izango da; nahiz eta guk 12 urtetik gorakoentzat eta helduentzat zeharo aproposak dela pentsatu.
    Beraz, irakurri, errezitatu, rapeatu eta kantatu egin ahalko dira ipuin zoragarri hauek.

    - Migel Asian, Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroa Errima Errebeldeak:hamaika gozatzeko zazpi ipuinen bertsioak. Ipuin hau badakizu,buruz behar bada baina bertsio ona heavyagoa da!

    Sasi bertsio hori,zuk entzun duzuna,deskaifeinatu zuten,ez zen hain biguna,usterik ipuinari jarriz bexamela haurrak esne-mamitan biziko zirela.

    Horrela hasten da Roal Dahl-en Mari Errauskinen bertsioa,joan den urtean Alfaguara-Zubia argitaletxeak Errima Errebeldeak izenarekin plazaratutako liburuan aurkitzen ahal dugun perletako bat. Azken urteotako HGLren ezaugarritzat hartzen ahal dugu Dahlen liburu hau:guztion imaginarioaren parte diren ipuin klasikoen beste irakurketa bat egitea,alegia.Izan ere,liburu honek zazpi ipuin klasikoen bertsioak biltzen ditu:Mari Errauskin,Edurne Zuri,Jon eta babatxo miragarria,Edurne Zuri eta zazpi ipotxak,Urre kizkur eta hiru hartzak,Txanogorritxo eta Otsoa eta,azkena,Hiru txerritxoak.

    Dahl-ek propio aukeratu zituen ipuinik enblematikoenak,ezagunenak bertsio zirikatzaile hauek burutzeko.Otsoak ez dira izaki beldurgarriak,ipuinetan agertzen ziren izaki krudel eta anker horiek,ez horixe!Txanogorritxoren eskuetara eroriz gero,gaixo batzuk besterik ez dira animaliok.Mari Errauskin bai ibiliko da printzearen atzetik,baina printzeak ordainaraziko dizkie Mariren ahizpei haiek egindako mesprezuak eta irainak –herri ipuinen bertsioetatik hurbilago dagoena,bidenabar esanik-,eta horrela ipuin klasiko guzti horien pertsonaiekin.Azken adibide bat paratzeagatik,liburu honetako hiru zerrietan zaharrenak,betiko bertsioan hain aspergarri,orojakile eta argiturri gertatzen zaigun sasijakintsu horrek,larrutan (sensu es-trictoan)ordainduko du Txanogorritxori laguntza eskatzea.

    Liburu hau ingelesez 82an Revolting Rymes izenarekin argitaratu zenetik gutxira klasiko bihurtu zen, idazle galestarraren obra gehienak bezala.Guztiarekin ere,oroitu besterik ez ditugu Sorginak ,Matilda edo Super –Azeri bezalako tituluak Dahl-en maisutasunean erreparatzeko.Alde horretatik idazle honekin bedere ongi gabiltza,euskaraz 15 bat titulu aurkitzen ahal ditugu liburu dendetan.

    Pasa den urtean ilustrazio sailean Andersen saria jaso zuen Quentin Blake-k ederki edertu ditu berez atseginak eta irakur errazak diren Errima Errebelde hauek.Testu anarko eta umore ingelesezko honi ilustradoreak eman dio behar zuen tornuia:hemendik aurrerra neketan oroituko ditugu errima hauek ilustradore ingeles honen irudi horiek gabe:Edurne Zuri panpoxa, ipotx berdez inguraturik;edo Txanogorritxoren oihan barnako irudi berokiduna,edo,azken bat aipatzearren,liburuari errematea ematen dion irudia:Txanogorritxo sofan etzana,Vogue aldizkaria ondoan duela,ilea idortzen...

    Joseba Santxok ederki bete du lana errima hauek euskaratzen. Euskara fresko,alai eta errimaduna dezente hurbiltzen da jatorrizko testura,nahiz eta nire ustez hevy, guai,eta hizkera informaleko azken orduko maileguak batzuetan sobera erabiltzen dituen.Azkenik aipatu behar da Alfaguarak atera duen bildumaren diseinua guztiz aproposa dela bai marrazkiei bai testuari bere tokia emateko:tamaina handiak goratzen du berez goratzeko gutxi behar duena.
     

ATZERA