AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

Emakume guztiok

  • Egilea: Elizabeth Casillas
  • Argitaletxea: Astiberri
  • Urtea: 2020
  • Itzultzailea: Bego Montorio
  • Ilustratzailea: Higinia Garay
  • Orri kopurua: 64
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Emakume guztiok eleberri grafikoak gaur egun El Salvadorreko emakumeek bizi duten egoera salatzen du.

    El Salvadorrek munduko abortuaren aurkako legerik zorrotzenetako bat du, eta oso gogor zigortzen du haurdunaldiaren etetea, kasu guztietan, borondatezkoa zein berezkoa bada ere.

    Elizabeth Casillasek (idazlea) eta Higinia Garaik (ilustratzailea) El Salvadorreko lau emakumeren istorioa kontatzen dute, euren lekukotza egoeraren erakusgarri izan dadin.

    Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi: epaiketa tranpatiak, ezjakintasunak hauspotutako uste okerrak, bazterketa soziala, elkar babesteko sarea sortzeko beharra.

    Liburuak bi zati ditu: alde batetik, lau emakume hauen testigantza grafikoa kolore bizietan kontatzen da eta, beste aldetik, zuri- beltzean, El Salvadorreko abortuaren aurrekariak eta gaur egungo egoera laburbiltzen dira.

    Epilogo gisa, zuri-beltzean hau ere, liburuaren sorrerari buruz zein “Mundubat” GKEak egiten duen lanari buruzko azalpenak eskaintzen dira.

ATZERA