AURREKO EDIZIOAK > 2018-2019

35 kilo esperantza

  • Egilea: Anna Gavalda
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2004
  • Itzultzailea: J. Mendizabal
  • Bilduma: Ostiral saila
  • Orri kopurua: 80
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Asun Agiriano, Migel Asiain, Danimaiz
  • Laburpena:

    Gregoire-k gorroto du eskola. Beste ezer baino gehiago gorroto ere. Ez du estudiatzea atsegin, eta, gainera, soinketak bere onetik ateratzen du.
    Gregoire-ri, aldiz, eskulanak egitea gustatzen zaio. Horregatik, gurasoekin ongi konpondu ez, eta aitonaren txabolara joaten da. Aitonak beste inork ez baitu ulertzen.
    Halako batean, ordea, eskolatik bota dute. Aitona lehen aldiz haserretu egin zaio…
     

  • Prentsako aipamenak:


    - Javier Rojo, El Correo, 2004ko irailaren 8a Anna Gavalda idazle frantziarra da, irakasle eta liburuzaina. Gazteentzat idatzitako nobela laburra da euskal itzulpenean "35 kilo esperantza" izenburua duen liburu hau eta, gazteentzat idazten denetan gertatu ohi den bezala, liburu honekin literaturaz gain beste zerbait eskaini nahi izan dio irakurleari.

    Protagonista hamahiru urteko gaztetxo bat da, eta lehen pertsonan kontatzen du bere istorioa. Protagonista honek arazo bat dauka ikasketekin, eskolan ez baitu aurkizten bere gustukoa den gauzarik. Eta gertakari hau garatzerakoan Gavalda idazlearen lekua hartu duelakoan nago, batzuetan ikasleen motibazioaren inguruko arreta du erakusteko ikaslearen inadaptazioa ez dela ikasleak eskolan garatzen ez diren trebetasunak baititu. Honi familiaren papera gaineratu behar zaio, etxean ez baitute gaztetxoarekin zer gertatzen den ulertzen, eta aitonaren presentzia ere bai, hau baita protagonistak duen makulu bakarra. Gazteentzat idatzitako liburua omen da hau, baina gurasoek irakurri beharrekoa dirudi.

ATZERA