AURREKO EDIZIOAK > 2017-2018


2017-2018 ikasturteko OINARRIAK

 

1. Ikasle bakoitzak aukeratutako titulua irakurriko du: AURTENGO PROPOSAMENAK zerrendatik edoEZINBESTEKOen zerrendatik hautatutako liburu bat. LIBURUAK atalean dauden beste zerrendetako liburuak ez dira lehiaketan sartuko.

 

2. Ikasgela bakoitzak irakurri duen liburuaren gaineko book trailer edo erreseina interaktibo bat egin beharko du, eta, ondoren, 2018ko MARTXOAREN 9a baino lehen Liburu Gaztearen webgunean zintzilikatu. Book trailerrak lauko taldeetan egitea gomendatzen dugu, sari nagusia ere lau lagunentzako izango baita.

 

3. Book trailer edo erreseina interaktiboa modu errazean egin daiteke, egungo teknologiak erabiliz. Azalpen guztiak, book trailerra egiteko urrats guztiak, BIDEO TUTORIAL INTERAKTIBO berri batean izango dituzue Liburu Gaztea webgunean. Hortaz, ez dira ikastetxez ikastetxeko formakuntza saioak eskainiko, baina irakasleei zuzendutako JARDUNALDI bat egingo da urrian.

 

4. Hala ere, Galtzagorri Elkartea zuen kontsulta eta zalantzei erantzuteko prest izango da ikasturtean zehar. Horretarako gure e-posta emango dizuegu: liburugaztea@galtzagorri.eus

 

5. Liburu Gaztea Lehiaketan book trailer edo erreseina interaktibo hoberenak sarituko dira. Horrek esan nahi du, lan hori webgunean zintzilikatzen duenak soilik duela irabazteko aukera.

 

6. Bi modutan har daiteke parte lehiaketan: Ikastetxeen kategorian edota Norbanakoen kategorian. Baina ezin da book trailer bera aurkeztu bi kategoriatan. Ikastetxeen kategorian parte hartzeko, aurrez izena ematea eskatzen da. Izen-ematea 2017ko IRAILAREN 22an amaituko da. Norbanakoen kategorian ez dago izena eman beharrik, nahikoa da bakoitzaren adinari dagokion liburua irakurri eta book trailerra berau lehiaketako azken eguna baino lehen bidaltzea.

 

7. Book trailerren iraupena: Gehienez, 2 minutuko iraupena duten lanak onartuko dira.

 

8. Ez dira onartuko filmetatik hartutako irudiekin soilik osatutako book trailerrak.

 

9. Epaimahaiak euskararen zuzentasuna eta egokitasuna aintzat hartuko ditu. Ez dira akats larriak dituzten lanak sarituko.

 

10. Irabazleak epaimahai batek hautatuko ditu. Epaimahaia lau lagunek osatuko dute: Galtzagorri Elkarteko kide batek, Liburu Gaztea Batzordeko kide batek, ikus-entzunezkoetan aditu batek eta idazle batek.

 

11. Ikastetxeen kategoriako irabazleak hautatzeko garaian, epaimahaiak bi multzotan banatuko ditu lanak: DBH1-2 multzoko lanak eta DBH3-4 multzokoak. Hortaz, bi sari nagusi banatuko dira Ikastetxeen artean, eta ez da bigarren eta hirugarren saririk izango. Norbanakoen kategorian, ordea, maila guztiak batera lehiatuko dira, parte-hartze txikiagoa izaten baita sail honetan.

 

12. Publiko zabalak ere izango du bere iritzia emateko aukera. Orain arte bezala, boto bidez hautatuko da PUBLIKOAREN SARIA jasoko duen book trailerra. Edonork eman ahal izango du botoa, baina bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du, kategoria bakoitzean boto bana emateko aukerarekin. 2018ko APIRILAREN 2tik 27ra bitartean egongo da bozkatzeko aukera. Orduan aktibatuko da webgunean BOZKATU atala. Hortik bakarrik eman ahal izango da botoa.

 

13. Bozkatzen dutenen artean, e-reader bat zozkatuko da.

 

14. Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak liburuen aholkulari eta sustatzaile izan direla ziurtatzen duen agiria jasoko du.

 

15. SARIAK:

a. IKASTETXEKA:

i. DBH1-2: Sari bakarra; abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonua ikasgelarentzat.

ii. DBH3-4: Sari bakarra; abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonua ikasgelarentzat.

b. NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonua liburu eta diskotan gastatzeko.

c. PUBLIKOAREN SARIAK:

i. Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonua liburu eta diskotan gastatzeko.

ii. Norbanakoen kategorian: 200 euroko bonua liburu eta diskotan gastatzeko.

d. BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.

 

16. 2017-2018 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako irabazleek (Ikastetxeak Kategorian, DBH3-4), hurrengo edizioko spota edo promozio-bideoa egiteko aukera izango dute.

 

17. Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko MARTXOAREN 9a izango da.