Artxipelagoa
- Egilea: Martin Etxeberria Garro eta Xabier Etxeberria Garro
- Argitaletxea: Elkar
- Urtea: 2023
- Ilustratzailea: Alex Sanvi
- Orri kopurua: 88
- Adina: 12tik gora
- Laburpena:
Abentura 2103. urtean hasten da, Gorbeiako badian, Euskal Artxipielagoan, lehen olatuak euskal kostaldea suntsitu eta 80 urte beranduago, hiru olatuek mundua guztiz antzaldatu ostean. Ordurako desagertu dira komunikabideak, galdu da teknologia, galdu da mundu zaharraren jakintza, eta hil egin da giza-jende gehiena. Arrisku berriak agertu dira, eta bizirik jarraitu dutenek uhartedi txikietan (artxipielagoetan) biziraun dute. Tamalez, mundu berri horretan ere badira etsaiak (Ipar Afrikako Liga), gatazkak eta aginte-borrokak. Ondorioz, pertsonaia nagusiek (Jare eta Nizar) hainbat eta hainbat gorabehera bizi beharko dituzte.
Jare dugu abentura honen erdian nabigatzen diharduen protagonista gazte umezurtza. Ezkutuko guda baten erdian, hondoratzearen aurretik jaiotako aitonaren eta beste kide batzuen laguntzarekin oldarraldi berriari aurre egiten saiatuko dena.
Narrazioa baino lehen, Euskal Artxipielagoaren mapa dago ikusgai komikiaren sarrera orrialdeetan; han, Karrantzako Hiribilduak, Eibarko hiri Autonomoa, Auñamendietako Herriak, Urbiako Uharteak, Lizarrako Portua, Gorbeiako Badia, Toloño Uharteak, Urbasako Portuak… daude kokatuta.