Kalte gabeko jokoak
- Egilea: Ricardo Gomez / Itzul.: Aitor Arana
- Maila: DBH 3-4
- Argitaletxea: Ibaizabal
- Urtea: 2015
- Azalpena:
Institutuan dagoen Sebastianek bideo-jokoak frogatzea du lanbide; gehienak, hegazkinak eta armak gestionatzen jakiteko estrategiak dituztenak. Baina errealitatean, bere inguruko inork ez daki bere ogibidearen berri. Mundu birtualean “Hiltzaile” ezizenez ezagutzen duten arren, familian eta lagunartean bere pertsona kokatzeko kezkak ageri ditu; beste edozein gaztek bezala.
Sebastianen iritziz, mundu erreala bideo jokoena baino zailagoa, krudelagoa eta latzagoa da; bideo-jokoak kalte gabeko jokoak dira eta arazoetatik ihes egiteko kontsolamendu ezin hobea.
Gaztearen bizitza zibernetikoa irakurri bitartean, eleberriak, lurralde musulman baten egoera militarraren pasadizoak tartekatzen ditu. Istorio birtualari kutsu erreal bat emanez; hausnarketarako gai interesgarria jartzen du mahai gainean.