AURREKO EDIZIOAK > 2016-2017

Wonder. Mutiko miragarria

  • Egilea: R. J. Palacio
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2019
  • Itzultzailea: Jone Hualde
  • Ilustratzailea: Tad Carpenter
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Lore Agirrezabal
  • Laburpena:

    August ez da haur arrunta. Egia erran, berak arruntzat du bere burua; besteek ikusten dute arraro, aurpegia desitxuratua baitu, Treacher Collins sindromeak eragiten duen anomalia kraneofazialaren erruz. Zoritxarrez, horrek markatzen du bere bizitza. 10 urte ditu eta jaio zenetik 27 ebakuntza egin dizkiote. Hori dela eta, ez da inoiz benetako eskola batean egon eta orain, Bigarren Hezkuntzan hasteko ordua iritsi zaio eta benetako eskola batera joatekoa!

    Oso urte garrantzitsua izanen da Augusten bizitzan. Orain arte gurasoek eta arrebak asko babestu dute, baina aurten bizitzari aurre egin beharko dio. Ikaskide batzuen irainak eta mespretxuak jasoko ditu eta esperientzia gogorrak biziko ditu, baina asko ikasiko du bizitzaz eta adiskidetasunaz, eta bere izaera dibertigarriaren bidez, haur arrunta dela erakustea lortuko du.

    Finean, Estatubatuar kutsu nabarmeneko gainditze-istorio ongi egin baten gidoia.

    Liburua irakurterraza da, baina egitura konplexua du. Zortzi ataletan banatutako 122 kapitulu ditu, eta amaieran eranskinak, eskertzeak eta musika erabilpen baimen-aitortzak daude. Atal bakoitzak narratzaile desberdina dauka, eta hainbat kapitulu dauzka.

    Narratzaileen artean ez dago heldurik, baina helduek paper oso garrantzitsua dute, bai konfiantzazko guneak sortzen, bai jokabide zuzenak saritzen eta goraipatzen.

    Era berean oso garrantzitsuak dira liburu hau inguratzen duten transmedia elementuak, hau da, liburua inguratzen duten baliabideak, hala nola izenburuak erreferentzia egiten duen Natalie Merchant-en kanta homonimoa, web orrialdea, edota liburuan oinarrituta egin zen filma. Guzti guztien artean sortzen baita obra hau.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

ATZERA