AURREKO EDIZIOAK > 2016-2017

Queen Kong

  • Egilea: Hélène Vignal
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2023
  • Itzultzailea: Miren Agur Meabe
  • Bilduma: Traola
  • Orri kopurua: 72
  • Adina: 16tik gora
  • Laburpena:

    Protagonistak, neska nerabe ausartak, bere lehen sentsazio eta esperientzia sexualak kontatzen ditu: zortzi urte zituenetik hasita ―bere sexualitatea ezagutzen eta gozatzen hasi zenetik alegia―, zer hautu egiten dituen sexualitatea aske bizitzeko, berak nahi duen bezala bizitzeko, bere gorputzaren gaineko erabakiak berak hartzeko eta ez beste batzuek.

    Ibilbide horretan, desberdina eta askea izateko askatasuna lortzeko gaur egun oraindik ere egin behar diren borrokak eta gainditu behar diren oztopoak ere erakusten dizkigu: gizartearen presioa, lagun taldearena, familiarena, patriarkatuarena...

    Izenik gabeko protagonista ziber-jazarpen gogorra jasaten ari da, eta gelakide eta lagunek denetik deitzen diote amaitzen ez diren mezu luze batzuetan. Kontakizuna bi planotan garatzen da, batean mezuak jasotzen ari da, bestean izandako harreman sexualak azaltzen dizkigu. Lau mutilekin izan ditu harremanak, lauak ezberdinak:

    • Jéremie: Lehenengoa. Mutil honengandik bere birjinitatea “apurtzea” bakarrik nahi zuen, bere himena apurtzea. Mutilak ez zuen inolako esfortzurik egin protagonistak disfruta zezan, baina berak onartzen du ez zuela halakorik gertatzerik espero.
    • Rhada: Opor batzuk elkarrekin pasatu eta bertan elkartu ziren. Horretarako gogorik izan ez harren, nolabait lagun taldeak bultzatuta saiatu ziren sexu-harremanak izaten, baina ez zuten lortu.
    • Selim: Sexuaz beste norbaitekin disfrutatzea posible zela erakutsi ziona. Motorrak porrot egin eta auto-stop eginez jaso zuen protagonista Selim pakete banatzaileak, eta honi lanean lagundu ostean honen etxera joan eta elkarrekin oheratu ziren. Bikaina izan zen, eta perfektua izandako hura ez okertzeagatik elkar berriro ez ikustea proposatu zion protagonistak Selimi.
    • Vince: Denetan okerrena. Sexu-harremanak izateko protagonistak eskatutakoak alde batera utzi eta berea egin zuen. Protagonistak berak ere disfrutatu ahal izateko beste gauza batzuk egiteko eskatutakoan haserretu eta bultza eta etxetik bota zuen. Eleberriak ez du garbi esaten, baina erraz ondoriozta daiteke Vincek sustatu zituela ziber-erasoak.
ATZERA