Kalte gabeko jokoak
- Egilea: Ricardo Gómez
- Argitaletxea: Ibaizabal
- Urtea: 2015
- Itzultzailea: Aitor rana
- Bilduma: AMESLARI, 24
- Orri kopurua: 181
- Adina: 16tik gora
- Laburpena:
Sebastian 17 urteko mutil berezia eta bakarti samarra da, gazte asko bezala. Mundu birtualean Hiltzaile izenaz ezagutzen dute, bideo jokoetako jokalari bikaina baita, borrokalaririk onenetakoa, beti garaile suertatzen dena. Eta dirutza irabazten du, gainera, bideo joko horiek probatzeagatik ordaindu egiten baitiote. Baina oso gutxik dakite nor den Hiltzaile, ez baitio inori kontatu zertan dabilen.
Bere benetako bizitzaz ere ez zaio hitz egitea gustatzen: arreba zaharrenaren heriotzak gurasoak banatzea ekarri zuen. Harez geroztik, tristura eta inkomunikazioa nagusitu dira haien bizitzetan. Sebastianen iritziz, mundu erreala bideo jokoena baino zailagoa, krudelagoa eta latzagoa da. Bideo jokoak kalte gabeko jokoak dira eta arazoetatik ihes egiteko kontsolamendu ezin hobea. Bizitza errealeko odola eta hildakoak, berriz, hezur-haragizkoak; mundu birtualean, ordenagailua itzaltzeaz bat gehiegikeria horiek bukatu egiten dira, “pantaila batean ordenaturik antolatutako byte eta koloretako argi multzo bat baino ez da”. Baina benetan al da hori horrela?
Liburuan zehar bi munduen arteko elkarreragina egon badagoela ikusteko aukera izango dugu. Eta ondorioak lazgarriak izango dira!
Book Trailerra (Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketa 16-17, Saria Nagusia, Norbanakoen kategoria):
Book Trailerra (Liburu Gaztea book Trailer lehiketa 16-17, Publikoaren saria):
- Prentsako aipamenak: