AURREKO EDIZIOAK > 2015-2016

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

  • Egilea: Jean Giono
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2013
  • Itzultzailea: Mikel Vilches
  • Ilustratzailea: Mikel Mendibil
  • Adina: 12tik gora
  • Laburpena:

    Biografia baten eran idatzita, narrazio liburu honek mendian bakarrik bizi den artzain baten bizitza kontatzen digu, mendizale baten ahotik. Artzainaren bizimoldea eta pentsamoldea goraipatu baino, artzainaren zaletasun handienari buruz hitz egiten digu mendizaleak: arbolak landatzea. Hasieran harriduraz, ondoren mirespenez eta azkenik konplizitatez, mendizaleak erakusten digu nola, gizaki bakarraren ekimenez, lur errea zen eremu zabal bat, eremu emankor bihurtzen den, landatu duen basoari esker. Kontaketa hau biografia faltsu bat izanik ere, bere bidez jende askok hartu zuen basoak zaintzearen kontzientzia. Eta jende askoren laguntza jaso du, bai liburuaren zabalkundean, bai itzulpenean.

  • Prentsako aipamenak:

    Asun Agirianoren kritika Garan

ATZERA