AURREKO EDIZIOAK > 2015-2016

Ibrahim Jauna eta koranaren loreak

  • Egilea: Eric-Emmanuel Schmitt
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2006
  • Itzultzailea: Patxi Zubizarreta
  • Bilduma: Perzeba
  • Orri kopurua: 86
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Asun Agiriano
  • Laburpena:

    Liburu honek dihardu agure arabiar eta Momo gazte judutar baten harremanaz. Baita Pariseko kale eta giro biziaz ere, prostitutez eta dendez beterik. Momoren aitak, depresioz jota, ez dio egiten kasu handirik. Beraz, gustura ibiltzen da Kale Urdinean. Aitak bere buruaz beste egiten duenean, Ibrahim dendari jakintsuak adoptatuko du. Liburuak, Koraneko poesia bidelagun, bien arteko adiskidetasuna eta maitasuna ditu gai nagusi, gazteak nola ikasiko duen bizitzen eta errealitateari aurre egiten, adina edo ezberdintasun erlijiosoak ez direla zergatik oztopoa izan behar pertsonen arteko harremanetan.

ATZERA